Eskusoinu eta trikitixak instrumentu konplexuak dira. Pieza desberdinak izaiten ahal dira arazo iturri. Instrumentua gaizki ari denean, soinujoleak sintoma desberdinak sendituko ditu: botoinen blokatze edo erresistentzia, erregistroak nekez pasatzen, aire galtzeak edo konpresio eskasa, metalezko dar-dar edo larruen burrunba konstantea melodiaren gibelean, nota bat ezin isil…
Tailerrean egiten dudan lanaren parte haundia eskusoinu eta trikitixen arreñatzea da.