Eskusoinu gehienetan, instrumentuak boz bat baino gehiago du. Boz nagusia xuxen akordatzen da, baina usu bigarren boza doi bat “makur” ezarriko da nahitarat: bi bozen arteko disonantziak sortuko du vibratoa.
Gustuen arabera, vibrato ttipi bat hautatzen ahal da, soinuaren koloreztatzeko doia. Horretarako, bigarren boza hurbil utziko dugu boz nagusitik. Alderantziz, vibratoa haunditzeak indar sentsazio bat emaiten ahal du, karrikako musikariek preziatuko dutena. Bigarren boza gehiago makurtuko diegu beraz, boz nagusitik urruntzeko gisan.
Horra hor trikitixa berberaren zonbait grabaketa. Lehenik, “swing” maneran akordatu dugu, vibrato arras guti ukaiteko gisan. Gero, bigarren boza gehiagoxot makurtuz, vibrato “amerikarra” atxeman ginezake. Bide beretik segituz, vibrato azkar bat kausi ginezake, “musette” deitzen duguna.