KONPONKETAK

KONPONKETAK

Eskusoinua andeatzen delarik : tailerrean aztertu eta konpondu

Arazoak

Eskusoinu eta trikitixak instrumentu konplexuak dira. Pieza desberdinak izaiten ahal dira arazo iturri. Instrumentua gaizki ari denean, soinujoleak sintoma desberdinak sendituko ditu: botoinen blokatze edo erresistentzia, erregistroak nekez pasatzen, aire galtzeak edo konpresio eskasa, metalezko dar-dar edo larruen burrunba konstantea melodiaren gibelean, nota bat ezin isil…

Tailerrean egiten dudan lanaren parte haundia eskusoinu eta trikitixen arreñatzea da.

Konponketak

Soinujoleak erregularki behar dituen konponketa ttipiak izaiten ahal dira: jotzearen bortxaz mihi bat hausten zaiolarik, berri batez ordezkatzea, adibidez. Konponketa pizuagoak ere egiten ditut, hala nola, aspaldi jo gabeko soinuen arraberritzea, zoinek mihi eta larruen banakako garbiketa eta
doiketa zehatza behar duten.

PREZIO FINKOAN

Eskusoinuen mantentze-lanak

Egoera sanoan diren instrumentuentzat, mantenu zerbitzu orokor bat proposatzen dut prezio finkoan.
Zerbitzu horren barne, instrumentuaren parte desberdinek behar den bezala funtzionatzen dutela kontrolatzen dut:

  • Garbiketa orokorra: instrumentuak irentsi duen hauts guzia garbitzen dut.
  • Mekanikaren kontrola: balbulen doiketak, butoinen xuxentze puntualak, lubrifikazioa.
  • Konpresioaren kontrola: hauspoaren junten aldatzea.
  • Mihi eta larruen kontrola: mihi blokatuen desblokatzea, larru akituen berritze puntualak.
  • Akordatzearen kontrola: ainitz desakordatu diren notak talderat ekartzen dira, instrumentua manera homogeneoan akordatua izan dadin.
Trikitixa
2 boz
120€ BEZ barne
Trikitixa
3 boz
135€ BEZ barne
Trikitixa
4 boz
150€ BEZ barne
Eskusoinuak
180€ BEZ barne

AINTZINKONDUAREKIN

Konponketa sakonak, zaharberritzeak

Mantenu zerbitzutik haratago diren lan luzeagoentzat, aitzinkondua egiten dut instrumentua aztertu ondotik. Haren adin eta erabilpenaren arabera, eskusoinuaren zaharberritzeko lan luze eta zehatza beharrezkoa izaten ahal da.

PREZIOA
(piezak aparte)
60€ orena, BEZ barne