AKORDATZE-LANAK

Denboraren poderioz, eskusoinuak desakordatzen dira

Hala ere, eskusoinuen desakordatze prozesua aski geldoa da, beste instrumentu batzuer konparatuz (pianoa, gitarra, eta abar). Orokorki, eskusoinu bat bi urtean behin akordatzearekin aski izaiten da.
Bistan da, musikariaren eta bere errepertorioaren zorroztasunaren arabera egokitzen da akordatze maiztasuna.
ARRA-AKORDATZEA

Akordatze-lanak bi maneraz egiten ahal dira

Berrikuspena
Kasu hortan, ainitz desakordatu diren notak talderat ekartzen dira, instrumentua manera homogeneoan akordatua izan dadin. Ez dira nota guziak akordatzen, gehien mugitu direnak bakarrik. Gutti gora beherako koherentzia bat xerkatzen da. Usaian, eskusoinuaren mantenu orokor baten baitan eramaiten den lana da.
Akordatze osoa
Eskusoinuaren nota guziak akordatzen dira, mihiz mihi. Prezioa desberdina izaiten ahal da, eskusoinuaren tamainaren arabera. Aitzinkondua egiten dut instrumentua aztertu ondotik. 60€/orena, BEZ barne. Adibide gisa:
TRIKITIXA
2 BOZ
95€, BEZ barne
TRIKITIXA
3 BOZ
135€, BEZ barne
TRIKITIXA
4 BOZ
165€ BEZ barne
ESKUSOINUAK
[180€ - 500€] artean,
BEZ barne

VIBRATO ALDAKETA

Eskusoinuaren vibratoa aldatu

Eskusoinu gehienetan, instrumentuak boz bat baino gehiago du. Boz nagusia xuxen akordatzen da, baina usu bigarren boza doi bat “makur” ezarriko da nahitarat: bi bozen arteko disonantziak sortuko du vibratoa.

Gustuen arabera, vibrato ttipi bat hautatzen ahal da, soinuaren koloreztatzeko doia. Horretarako, bigarren boza hurbil utziko dugu boz nagusitik. Alderantziz, vibratoa haunditzeak indar sentsazio bat emaiten ahal du, karrikako musikariek preziatuko dutena. Bigarren boza gehiago makurtuko diegu beraz, boz nagusitik urruntzeko gisan.

Horra hor trikitixa berberaren zonbait grabaketa. Lehenik, “swing” maneran akordatu dugu, vibrato arras guti ukaiteko gisan. Gero, bigarren boza gehiagoxot makurtuz, vibrato “amerikarra” atxeman ginezake. Bide beretik segituz, vibrato azkar bat kausi ginezake, “musette” deitzen duguna.

01
SWING
vibrato très léger
Écouter
02
AMÉRICAIN
vibrato plus marqué
Écouter
03
musette
vibrato rapide
Écouter